Gipuzkoako Auzitegiak atzera bota du biktimen senideen eta Azpeitiko Udalaren helegitea. Asteazkenean da elkarretaratzea, Donostian.
Pasaiako segada hildakoen senideek kasua ez artxibatzea eskatu dute beste behin asteazkenean
Pasaiako «segadaren» auzia ez artxibatzeko eskatuz biktimen senideen eta Azpeitiko Udalak jarritako helegitea atzera bota du Gipuzkoako Auzitegiak. Senideek aurtengo otsailaren 3an jakin zuten auzia artxibatu zuela Donostiako 2. Epaitegiak, eta erabaki haren kontrako helegitea jarri zuten. Ekainaren 22an jakin dute helegitea atzera bota dutela.
Erabakiaren kontra protesta egiteko elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako, Donostiako auzitegi aurrean, 11:30ean.
Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistako lau hil kide zituen Pasaiako badian, tiroz, 1984ko martxoan: Rafael Delas
Txapas (Iruñea, 1957), Jose Maria Izura
Pelu (Iruñea, 1958), Pedro Mari Isart
Pelitxo (Azpeitia, 1961) eta Dioni Aizpuru
Kurro (Azpeitia, 1963). Lau gorpuetan 113 bala zulo aurkitu zituzten.