Bregovic Balkanetako musikaren erreferente nagusia Atlantikaldiaren hirugarren aldian izango da.
Atlantikaldian izango da Bregovic.
Goran Bregovic Balkanetako musikaren erreferente nagusia Atlantikaldiaren hirugarren aldian izango da. Jaialdiaren musika eskaintza indartzeko apustua egin duela esan du udalak: “Chambao eta Kepa Junkerarekin batera, kalitatezko eskaintza erakargarria osatuko du Bregovicek”.
Sarajevon, Bosnia Herzegovinan jaiotakoa da Bregovic eta ezaguna da nazioartean ospe handiko soinu bandak egin dituelako. balkanetako musika tradizionala nazioartean zabaltzea lortu du. Irailaren 23an, ostiralarekin egingo du emanaldia Bregovicek eta Tosta Banda ere egun horretan arituko da. Aken hori zazpi komunitateko musikariek osatutakoa da: Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia, Galizia eta Euskal Herria.
Egun bat aurretik Kepa Junkera eta Sorginak, eta Chet Nuneta talde frantsesa izango dira Agirre Lehendakariko agertokian. Irailaren 24an berriz, Chambao eta Terrakota taldeek egingo dute eanaladia.