Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikastolen arteko elkartasunak tokia izango du madaletenan

Oreretako Ikastolak, Biriatuko, Hendaiako eta Ziburuko ikastolekin elkarlanean Elkartasun Eguna antolatu du.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta
2016/07/19
Elkartasun Eguna

Lau ikastoletako ordezkariak, jai-zapiak eskuan

Orereta Ikastolak lankidetza konpromisoa hitzartu du aurten Hendaiako, Ziburuko eta Biriatuko ikastolekin, eta lankidetza konpromiso horren barruan antolatu du, hain zuzen, madalenetako Elkartasun Eguna. Igandean izango da, Santioago bezperan. Elkartasun bazkari batekin emango diote hasiera elkartasun festari, eta pailazoak, urezko zezena eta afaria ere izango dira, besteak beste. Ekitaldirik originalena, hala ere, margo-musika perfomancea izango dela agindu dute antolatzaileek. Performanceak emango dituen margolana eta saioaren oroigarriak enkantean jarriko dituzte afariaren aurretik. Txosnan, lapurtarrak Arratsalde-gau horretan Orereta Ikastolak madalenetan jartzen duen ohiko txosnako zerbitzu txanda Biriatuko, Ziburuko eta Hendaiako ikastoletako kideek osatuko dute. Horrez gain, elkartasun zapiak jarriko dituzte salgai, hiru eurotan. Bildutako diru guztia, txosnako jardunak ematen duenarekin batera, Lapurdiko ikastoletara bideratuko dute bereziki. Gaur aurkeztu dute Elkartasun Eguna, Orereta Ikastolak Agirre Lehendakariaren plazan duen egoitzan, eta bertan izan dira, lau ikastoletako ordezkariak. “Pozik” agertu dira antolatutako ekitaldiekin eta “itxaropentsu” izango duen harreraz galdetuta. “Urtero ahalegintzen gara gure eremua haurrentzako eta familientzako txoko bihurtzen”, adierazi du Orereta ikastolako lehendakari Santi Morionesek, eta aurtengoak dakarren “eduki berezia” nabarmendu du. Oreretak lapurtarrekin maiatzean sinatu duen lankidetza hitzarmenak “zubi bat eraiki” nahi du ikastolak “elkarrengana hurbiltzeko”. Egitaraua:
  • 14:30: Elkartasun bazkaria, Euskal Gunean.
  • 17:30: Pailazoak, Kiki, Koko eta Moko pailazoak, Sustrai Biziak ikuskizunarekin.
  • 19:00: Urezko zezena, eta entzierro txikia. Ibilbidea: Alondegia, Herriko plaza, Alondegia. Udalak antolatuta.
  • 20:00: Margo-musika performance. Oroigarriak enkante publikoan esleituko dira.
  • 21:00: Elkartasun afaria Esmalterian.
  • 22:00: Oroigarrien banaketa ikastoletako ordezkariei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.