Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria sexista, arrazista eta espezistarik gabeko espazioak aldarrikatu ditu Askekintzak

Urrats asko egin direla madalenetan indarkeria espezista baztertzeko, baina oraindik ere animalien aurkako "praktika onartezinak" izan badirela salatu du Askekintzak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/19
Bola erraldoiaren entzierroa bitan egingo dute aurtengo madalenetan.

Bola erraldoiaren entzierroa bitan egingo dute aurtengo madalenetan.

Urrats asko egin direla madalenetan indarkeria espezista baztertzeko, baina oraindik ere animalien aurkako “praktika onartezinak” izan badirela salatu du Askekintzak. Egindako urratsen artean bigarren urtez idi demarik ez dela izango Errenteria-Oreretako jaietan azaldu du animalien eskubideak defendatzen dituen elkarteak, “sokamuturra egun bakarrean egingo dute eta herri bazkarian aukera beganoa izango da berriz ere”. Animaliak erabili gabe ondo pasatzeko aurten bola erraldoiaren entzierroa egingo dute bigarrenez. Hilaren 22an eta 23an 07:00etan hasiko da entzierroa Migel alduntzin kalean. “Iaz izan zuen arrakasta ikusita aurten bi metroko diametroa duen bola erraldoi iraunkorragoa eta hobe batekin egingo da eta beste bi bola txikiago erabiliko dira”. Txosna guneak janari beganoari eskainitako espazioa izango duela abarmendu du Askekintzak, bestalde, “horrekinbatera bertako produktu eta edari ekologikoen aldeko apustua egin dugu. Aukera zabalagoa izango da eta menuak ere eskainiko ditugu egunez eta gauez, janari azkarraz gain”. Horrekin batera haurrentzako bi tailer antolatu ditu animalien eskubideen aldeko taldeak: bola erraldoiaren margoketa bata, eta animaliekiko errespetua lantzeko bestea. Sukaldaritza begano tailerra eta patata tortila begano lehiaketa ere antolatu dituzte. Praktika onartezinak oraindik Aurrera egin bada ere, madalenetan oraindik badagoela lana egiteko indarkeria espezistarik gabeko jaiak lortzeko gaineratu du askekintzak, “sokamuturra, arrantza txapelketa eta galeperrari eta usakumeari tiro txapelketak  jomugan daude”. Arrantza txapelketan arrainak uretara itzultzen badira ere uretatik ateratze hutsak agonia eta amuak zauriak eragiten dizkiela gaineratu du Askekintzak. Galeperrari eta usakumeari tiro txapelketan, berriz, “plazerragatik” hamarnaka animalia hiltzen dituztela gaineratu du taldeak. Errenteria-Orereta zoriondu egin du azkenik Askekintzak, “emandako aurrera pausuengatik eta indarkeria espezista madalenetatik kanporatzeko egiten ari den esfortzuagatik”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.