2009an bere enpresa itxi behar izan zuen Martinek, eta etxea ere galdu zuen BBVA banketxeari ordaintzeko. Garajea ere galdu zuen. Orain, banketxe berak 170.000 euro eskatzen dizkio Martini zorra kitatzeko.
Hamarnaka lagunek elkartasuna adierazi diote Pedro Martini eta haren familiari gaur eguerdian Kaleratzeak Stop plataformak deitu duen elkarretaratzean. Udal ordezkariak ere izan dira bertan, EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta PSE-EEko hainbat zinegotzi, LAB eta ESK sindikatuko ordezkariak, Duintasuna elkarteko kideak, eta GOT taldeko kideak, besteak beste. 2009an bere enpresa itxi behar izan zuen Martinek, eta etxea ere galdu zuen BBVA banketxeari ordaintzeko. Garajea ere galdu zuen. Orain, banketxe berak 170.000 euro eskatzen dizkio Martini zorra kitatzeko.
Martinek berak azaldu du bere kasua. Protesta egin duten bulegoko bezero zen Martin, “enpresa bat nuen eta kreditu kontu bat nuen, 30.000 eurokoa. Batzuetan maileguak beharrezkoak dira eta jendeak eskatzen ditu”. Kreditu kontu hori urtero berritu behar izaten zuen, eta berritze horietako batean produktu toxiko bat sartu ziotela azaldu du: “Kreditu kontua berritzeko beharrezkoa omen zen hura onartzea, eta swapa sartu zidaten”. Lehenengo hiru hilabeteetan arazorik ez zuela izan, baina laugarrenean 1.275 euro ordaintzen hasi behar izan zuela esan du, “hiru hilabetez ordaindu nuen, eta kudeatzaileari swap hori kentzeko zer egin behar zen galdetu nion”. Kreditu pertsonala eskatzea izan zen irtenbidea, 24.000 eurokoa. Ordurako bi kreditu pertsonal zituen pilatuta Martinek.
Bere etxearen balioa nahikoa zen aurre egiteko, “sobera nuen etxea 350.000 euroan tasatuta zegoelako”. Ezin izan zuen ordea prezio horretan saldu, eta BBVAk parte hartutako salmenta 200.000 euroan egin zuen azkenean: “150.000 euro galdu nituen salmentarekin. Zuk ez duzu saldu nahi, baina izugarria da banketxeek eragiten duten presioa, txikitu egiten zaituzte psikologikoki, deiak amaigabeak dira, baita gauez ere”. Garajea ere saldu behar izan zuen, banketxeari ordaintzeko.
Martinek askoz jota 10.000 euro geldituko zirela esan du, “nola iritsi da kopuru hori 170.000 eurora?”.
Zorra hori bertan behera uzteko eskatu dute Biteri kaleko BBVAren bulegoaren aurrean elkarretaratu diren lagunek. Eta txikia bada ere, urrats bat egin dute. Martinek esan duenez, banketxetik deitu egin diote hitz egiteko, eta datorren astean bilduko direla espero duela esan du, “ez da asko, baina bada zerbait behintzat. Ez daukat ezer idatziz, baina hemen bildu zaretenei esker aldatu da zerbait. Zergatik orain arte ez didate deitu hitz egiteko? Zergatik ibili behar dugu egoera berean gauden hainbeste familia bi urtez edo gehiagoz sufritzen? kontzientzia galdu dugu?”. Martinek kultura zaindu beharra dagoela esan du azkenik, “baita ekonomikoa ere”, eta hori denen kontua dela, gizarte osoarena gaineratu du.
Duintasunak hileroko lehen astelehenetan egiten duen manifestazioetan Martinek bizi duen egoera salatuko duela jakinarazi du, “konpontzen den arte”. Horretarako banketxe aurrean geldituko dira 20 minutuz manifestazioa egiten duten aldiro.
Banketxeak lapurrak oihu artean amaitu dute elkarretaratzea eta ondoren egin duten agerraldia.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.