"Kontzentzia hartzea" ezinbestekoa dela esan du Jose Angel Sanchez alderdi sozialistaren bozeramaileak, "gizarte gaitz honekin amaitzeko".
Indarkeria matxistaren aurka Lezon ekainean egindako elkarretaratze bat.
Lezoko PSE-EEk gaitzetsi egin du atzo goizean udalerrian izandako sexu erasoa. Adin txikiko batek jazo zuen erasoa, eta herritar baten eskuhartzeari esker emakumeak garaiz jaso zuen laguntza. Horren harira, “kontzentzia hartzea” ezinbestekoa dela esan du Jose Angel Sanchez alderdi sozialistaren bozeramaileak, “gizarte gaitz honekin amaitzeko”.
Emakumeen aurkako biolentzia gaitzetsi du Sanchezek eta adin txikikoari elkartasun osoa helarazi dio, eta udalari eskatu beharrezkoak diren bitarteko guztiak neska eta familiaren eskura jartzeko. Erasotutako emakumeak salaketa jarri zuen atzo bertan.
Ertzaintzari erasotzailea ahalik eta azkarren atxilotzeko ere eskatu dio alderdi sozialistako zinegotziak. Salatzea ez dela nahikoa esan du azkenik Sanchezek: “Bitarteko guztiak jarri behar ditugu emakumeen aurkako biolentzia desagerraratzeko”.
Horrenbestez, gaur Errenteria-Oreretan 20:00etan mugimendu feministak deitu duten manifestazioarekin eta asteazkenen (hilak 27) 19:30ean Lezoko Gurutze Santuaren plazan deitu duten elkarretaratzearekin bat egitera deitu ditu herritar guztiak.