Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaien gaineko balorazio 'ezin positiboagoa' egin du udalak

Eskerrak eman dizkie udalak madalenak ongi atera zitezen lanean aritu diren elkarte, eragile eta norbanakoei, "horien ahalegin eta inplikaziorik gabe ez genuke eta jairik izango".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/27
madalenak.txupinazoa

Herriko Plaza, jendez gainezka.

Madalenak amaitu eta bi egunera heldu da udalaren balorazioa. “Ezin positiboagoak”, horrela baloratu ditu jaiak Ion Collar Kultura zinegotziak eta eskerrak eman dizkie Gobernu Taldearen izenean madalenak ongi atera zitezen lanean aritu diren elkarte, eragile eta norbanakoei, “horien ahalegin eta inplikaziorik gabe ez genuke eta jairik izango”. Eskerrak emateaz gain, zoriondu ere egin ditu. Aipamen berezia egin die udal departamendu guztiei eta lanean aritu diren langileei, “horien lana ere ezinezkoa baita  jaiak aurrera ateratzeko”. mantenua, kultura, udaltzaingoa eta garbiketa zerbitzuaren lana nabarmendu ditu Collarrek, “ahalegina, arintasuna eta eraginkortasunez egin dute lan garbitzaileek jaiak hasi eta amaitu diren arte gure herria eta kaleak jai gune atsegin bilakatzeko”. Osasun ekipoa eta Babes Zibileko kideei ere eman dizkie eskerrak. Giro ona nagusi Aurten omendu duten Andra Mari abesbatza aipatu du Kultura zinegotziak eta baita Agustina Otaola frontoian izandako raketisten presentziari erreparatu die bestalde, Collarrek, “gure frontoia eta Errenteria erreferente dira pilota modalitate hori sustatu eta emakume kirolariak aintzat hartzeko”. Madalenak giro onean gozatu dituztela errenteriarrek eta antolatutako hamarnaka ekitaldietan milaka lagunek hartu dutela parte esan du, bestalde. Holy festaren, txupinazo gaztearen arrakastari aipamen berezia egin dio: “Holy festak aukera eman du txupinazo garbiagoa egiteko eta txupinazoaren ostean Xanti eta Maialen Herriko plazara ateratzeko dantzatzera”. Kontzertuen kopurua eta kalitatea ere aipatu ditu Kultura arduradunak, eta danborradak “zirraragarriak” izan direla gaineratu. Kuadrillen eguna, berriz,  herri oso baten inplikazioaren eta sentimenduaren neurgailu gisa jarri du Collarrek, “herritik eta herriarentzat egindako jaiak izan dira”. Erasoak salatu Errenteria-Oreretan jaien testuinguruan izandako bi eraso sexistak izan ditu gogoan zinegotziak, eta horren harira, “herri osoa inplikatu dela” haiek gaitzesti eta eraso egin zaien pertsonei elkartasuna adierazteko nabarmendu du: “Herritarren konpromisoa eta borondatea da eraso sexista gehiagorik ez izatea, ezta bat bera ere”. Amaitzeko Ane Santesteban Errenteriako txirrindulariari zorterik onena opa nahi izan dio Collarrek Rioko Olinpiar Jokoetan, “Ane sarrritan ametsak bete egiten dira, zure ondoan herri oso bat izango duzu saria lortzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.