Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musika banda, Landarbaso eta Erraldoi eta buruhandien konpartsa, batera

Musika banda, Landarbaso abesbatza eta Buruhandie eta Erraldoien konpartsa batera arituko dira San Inazio eguneko kontzertuan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/28
Rodriguez, lopez Etxezarreta, Tolaretxipi, Mitxelena, Gonzalez eta Eizmendi.

Rodriguez, lopez Etxezarreta, Tolaretxipi, Mitxelena, Gonzalez eta Eizmendi.

San Inazio eguneko kontzertua egingo du EMKEren musika bandak igandean. Eta ez da bakarrik arituko, Landarbaso abesbatza izango da protagonista, bere 25 urteurrenaren harira, eta Xanti eta Maialen erraldoi eta buruhandien konpartsak ere  bat egingo du kontzertuarekin. Kontzertuaren berri emateko agerraldia egin dute gaur eguerdian, Josu Mitxelena EMKEren presidenteak, Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzaren zuzendariak, Garazi Lopez Etxezarreta zinegotziak, Carlos Rodriguez musika bandaren zuzendariak, eta Manex Eizmendi eta Iñaki Gonzalez Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kideak. San Inazio eguneko kontzertua, musika bandak duen zita garrantzitsuenetako bat dela esan du Mitxelenak, “kutunetakoa dugu, xarma eta nortasun berezia duen  kontzertu horietakoa”. Errenteria oinarri sendoko herria dela gaineratu du, “kulturalki oso aberatsa da eta halako proiektuak abiatzeko aukera ematen du horrek. lan handia suposatzen du halako kontzertu batek, baina luxua da”. Euskal konpositoreen lanak bildu dituztela espreski emanaldirako esan du bestalde, eta proposamen eszenikoari dagokionean, argi eta itzalekin jolasean ariko direla kontzertuan: “Parrokia eta udaletxea argiztatuko ditugu, espazio eszeniko akustiko egoki eta gosoa baliatuz”. Herriko enparantza aukeratu dute kontzertua emateko aurten ere, zazpigarrenez, baina eguraldiak ez balu lagunduko Koldo Mitxelena ikastetxearen patiora eramango dute. 22:30ean izango da kontzertua. Zuzendari lanetan, berriz, Rodriguez eta Tolaretxipi arituko dira. Erronka Ez dela lehenengo aldia abesbatza batekin jotzen duela bandak esan du Rodriguezek. Hala ere, igandekoa erronka izango dela baietsi du, “abesbatza bakoitzak bere nortasuna, tonalidadea dauka eta bakoitzari moldatu beharra dago”. Joko dituzten abestien gainean berriz,  ezagunak eta atseginak izango direla publikoarentzat gaineratu du Rodriguezek. Ildo beretik mintzatu da Tolaretxipi, kontzertura “ilusioa handiarekin” joango direla esan ostean. Landarbasorentzat, a capella abesten duen taldea izanik erronka dela musika bandarekin aritzea nabarmendu du. Emanaldia bitartean gainera, sorpresak izango direla aurreratu du. Eizmendik eta Gonzalezek berriz, kontzertua ahalik eta politena irteteko saikera berezia egiteko ardura hartu dute, “guretzako aukera paregabea da musika banda eta landarbasorekin batera aritzea”. Lopez Etxezarretak herritar guztiak animatu ditu azkenik, “Herriko plazaren aldeko apustua oso polita da, eta espero dugu jendea animatzea urtero bezala eta kontzertuarekin gozatzea”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.