Pista ordubetez erabili beharko da gutxienez eta pilotan jokatzeko baino ezingo da baliatu.
Doan erabili ahalko da Fanderiako frontoia abuztu osoan zehar.
Agustina Otaola Raketista Profesionala Udal pilotalekua (Fanderia) doan erabili ahalko dela abuztuan zehar 10:00etatik 20:00etara jakinarazi du Errenteriako Udalak. Pista ordubetez erabili beharko da gutxienez eta pilotan jokatzeko baino ezingo da bailiatu. Argia eta aldagelak ez dira erabilgarri egongo, bestalde.
Frontoiaren giltza erabilera egunean jaso beharko dute interesdunek, jiokatzen hasi baino ordu erdi elehenago gehienez, eta horretarako fanderiako Udal Igerilekuetako harerara jo beharko dute. Giltza hartzerakoan, nortasun agiria utziko dute bertan eta giltza itzultzerakoan emango diete bueltan. Erabiltzaileek alokairuan zehar instalazioetan hondatu edo hautsitako gauzen ardura izango dute, baita garbitasun falta, animaliak ez sartzea, giltzaren erabilera okerra, eta hirugarren batzuei sartzen uztearena ere.
Jarduera amaituta, instalazioa behar bezala itxi eta barruan inor gelditzen ez dela egiaztatu beharko du erabiltzaileak eta giltza Fanderiako igerilekuaren harreran entregatu.