Hiri ereduaren protagonista izan nahi dutela-eta, Altzate eremuaren gaineko parte hartze prozesua abiatzeko eskatu dio Altzate Herriarentzat plataformak udalari.
Altzate eremua.
Hiri ereduaren protagonista izan nahi dutela-eta, Altzate eremuaren gaineko parte hartze prozesua abiatzeko eskatu dio Altzate Herriarentzat plataformak udalari. Altzate aukera bat dela eta baliatu egin behar dela esan dute, “gure herria hiritarren parte hartze prozesu baten bidez diseinatu nahi dugu bizilagunen beharrei erantzunez eta ez beste mota bateko interesei”.
Gobernu taldeak
Altzaterako zein udalerriko beste eremuetarako dituen hirigintza proposamen berrien aurkezpen ofizialari “positiboa” iritzi dio herri plataformak: “Aurkezpen hori proiektu eta ideia ezberdinak partekatzeko abiapuntua dela ulertu dugu. Orain parte eztabaida eta gogoeta prozesu baten ostean, herritarren beharrak ondoen erantzungo dituen irtenbidera iristeko”.
Horrenbestez, modu ofizialean udalak herritarren parte hartze prozesua bultzatzea eskatu dute Altzateren gaineko proposamen guztiak ezagutzeko, eztabaida eta gogoetarako bitartekoak jarri eta etorkizun urbanistikoa erabakitzeko.
Julen Mendoza alkateari, Hiri Antolakuntzako Aholku Kontseiluko presidentea den neurrian zuzendutako esakerak udal erregistroan sartu dituzte Erdialdeko Oiarso auzo Elkarteak, Olibet Etxeberriak auzo elkarteak, Mikelazulo Elkarteak, Iztieta Ondartxoko Gurekin auzo elkarteak, Agustinetako auzo elkarteak, ZBAE Zamalbide Bentak auzo Elkarteak, Arditurri Alabergako auzo elkarteak, eta Gaztañoko auzo elkarteak. Horiek guztiek Hiri antolakuntzako Ahaolku Kontseiluaren ezohiko bilera deitzeko eskatu diote Altzate 16. eremuaren gaineko parte hartze prozesu herritarra abiatzeaz hitz egiteko.
Bolborategi bihurtu zuten padura
Altzate herriarentzat plataformako kideek Altzateren historia ekarri dute gogora. Padura izan zen altzate 1960. hamarkada arte, “artifizializazio prozesu latza jasan zuen orduan. Udal ordezkariak aurka azaldu baziren ere, irmoki, diktadura garaian egin zuten ongizate orokorraren izenean”. Eremu natural bat galtzeaz batera han ezarritako jardueraren arriskua hartu behar dela kontuan nabarmendu du plataformak, ” hidrokarburuak pilatzeko zisternak jarri zituzten, herritarren pare parean bolborategia”.
Campsa kanpora herritar eta udal ordezkarien eskaerak ez zuela ekarri enpresaren eraispena ekarri dute gogora, “enpresa estrategia eta interes ekonomikoen euren kalkuluek baizik”. Hala ere, Altzate ez zen berriro padura izatera itzuli.
Udalari eskaera eginda, Altzate Herriarentzat plataforma erantzunaren zain da orain.