San Pedron, Nabarra Bou plazako aparkalekua erabilgarri egongo da bertakoentzat; Donibanen, Nabalaldea zabalik egongo da.
Bihar Pasaiako estropadara datorrenak kontuan hartu behar ditu Donostiako Klasikoaren ordutegiak
Gaurko (hilak 29) 20:00etatik aurrera bertakoek San Pedroko kaskoko txartelarekin Nabarra Bouko hirugarren solairuan aparkatu ahal izango dituzte autoak. Igandeko 10:00ak hartu izango da parkinga bertakoentzat zabalik.
Ezohiko neurria, bihar Pasaian lehiatuko den San Miguel Ligako traineruen estropadaren harira hartu du Udalak. Portua, bihar, goiz-goizetik itxiko dute San Pedron, estropadaren antolatzaile eta laguntzaileentzat gordeko dutelako.
Garraio publikoa erabiltzeko deia
Estropada ikustera Pasaiara etorri nahi duten bisitariei udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu die, aparkatzeko zailtasunak saihesteko ez ezik, Donostiako txirrindularitzako Klasikoa dela eta, errepidean trafiko mozketak egongo direlako.
Hala ere, nor bere autoan etorriz gero, Trintxerpeko Hospitalillo inguruan eta Donibaneko Nabalaldea inguruan aparkatzea gomendatu7 dute.