Abuztuaren 31tik irailaren 17ra bitartean izango da.
Gurdi Bidearen aurkezpenean, egitasmoa babestu duten erakunde guztietako ordezkariak.
Atzo aurkeztu zuten Albaolan Burgos-Pasaia gurdi bidea. Desagertzeko arriskuan dauden idiek eta behi menditarrek tiratuta, San Juan baleontziaren eraikuntza lanetarako mundruna ekarriko dute (galipota, aintzin eran ekoiztua). Atzo aurkeztu zuten iniziatiba (irudian). Abuztuaren 31n abiatuko dira Burgostik, eta irailaren 17an iritsiko dira Albaolara, hemezortzi eguneko abentura ibiltariaren ondotik. Informazio gehiago eskuratzeko bisitatu
gurdibidea.com webgunea.