Gainkostua, 2,4 miloi eurokoa dela esan du PSE-EEk eta Julen Mendoza alkateari eta Jon Collar Kultura zinegotziari, gaiaren gainean "ke gortina zabaltzea" leporatu die.
Lekuona eraikina obretan. Argazkia: Errenteriako PSE-EE.
Gardentasuna eskatu du alderdi sozialistak
Lekuona Dantzagunearen lanetan “izan diren gainkostuen eta irregulartasunen gaienan”. Gainkostua, 2,4 miloi eurokoa dela esan du PSE-EEk eta Julen Mendoza alkateari eta Jon Collar Kultura zinegotziari, gaiaren gainean “ke gortina zabaltzea” leporatu die.
EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdiei, “baloiak kanpora botatzea” egotzi die gainera: “kontratista eta Eusko Jaurlaritza egin ditu errudun, baina kontua da, eraikin berriaren aforoari dagkionean akats justifikaezina egin dutela. 700 plaza aurreikusiak zeuden, eta orain 2.400 egin nahi dituzte. Horrek exekuzio proiektua aldatzea dakar, eta gainkosteak ugarituko ditu”.
“Kudeaketa txarraren”ondorio direla horiek guztiak esan da, ardurak argitzeko eskatu du alderdi sozialistak.