Hondakin organikoak bereizten dituzten herritarrei hobariak izango dituzte zaborraren tasan.
Edukiontziak Agustinak auzoan.
Auzo konposta guneetara bisitak egingo ditu bihar Izadi 21 aholularitza enpresak 13:00etan Fanderian hasita. Agustinak, Gaztaño eta Alabergako gunetara joango dira ondoren. Jarraipen bisitak, erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko baliatu nahi ditu lantaldeak. Erabiltzaileek teknikariekin hitzordua finkatzeko aukera izango dute, bestalde, eta horretarako, 628 53 22 48 telefono zenbakira deitu dezakete. Bide hori erabili dezakete auzo konposta egiten ez duten baina parte hartzeko interesa duten herritarrek.
Etxeko konposta egiten duten herritarrei aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen die halaber, Izado 21ek.
Zabor bilketan hobariak
Zabor bilketa eta ezabaketa zerbitzuaren tasak ordaintzeko epea zabaldu berri du udalak, bestalde, eta horren harira, gogora ekarri du hobariak izango dituztela hondakin orgamikoak bereizten dituzten herritarrek. Etxean sortutako biohondakinak auzo edo etxe konpostaren bidez kudeatzen dituzten herritarrei %25eko hobaria aplikatuko die udalak zabor tasan, eta hondakin horiek kaleko edukiontzi marroietan uzten ditzutenei berriz, %5eko hobaria.
Auzokonposta guneetako ikuskaritza ezagutu edo gaiaren gaineko informazio gehiago
udalaren webgunean aurkitu dezakete interesdunek.