Posta bidezko botoa bideratzeko zerbitzua astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eskainiko du irailaren 15a bitartean.
Irailaren 25eko hauteskundeetan hauteslekura joaterik izango ez duten herritarrei begira posta bidezko botoa bideratzeko zerbitzua martxan jarri du PSE-EEk herriko etxean gaurtik hasita. Morrongilleta kaleko hamabigarren zenbakian du egoitza alderdi sozialistak eta posta bidezko botoa bideratzeko astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik irailaren 15a bitartean. Etxetik ateratzeko ezintasuna duten herritarrek notario bidez kudeatu dezakete posta bidezko botoa, eta horren gaineko informazioa eta laguntza ere bideratuko dutela bulegotik gaineratu du alderdi sozialistak.
Informazio gehiago nahi dutenek PSE-EEren egoitzaren 943 51 99 99 telefono zenbakira deiutu dezakete.