Lehen partidan Ohorezko erregionaleko Touring eta Oiartzun taldea arituko dira aurrez aurre.
Errenteria Hiria futbol txapelketa jokatzen hasiko dira Fanderian gaur 19:00etan. Lehen partidan Ohorezko erregionaleko Touring eta Oiartzun taldea arituko dira aurrez aurre. Bihar berriz, Real Union B taldea eta Hondarribia arituko dira Errenteria-Oreretako zelaian ordu berean.
Partida horietako bi irabazleek berriz, larunbatean jokatuko dute finala 19:00etan, eta ondoren sari banaketa izango da.