14:00etatik 15:30era Nafarroako etorbidearen sarrera-irteerak itxi egingo dituzte trafikora.
Euskal Herriko Itzulia bezala, Espainiakoa ere Aritxulegitik igaroko da.
Espainiako Itzuliaren 13. etapak eskualdea zeharkatuko du ostiralean. Pasaiatik sartu eta Aritxulegitik irtengo dira txirrindulariak, Errenteria-Orereta zeharkatu ondoren.
Itzuliaren igarotzeak aldaketa garrantzitsuak eragingo ditu trafikoan. Pasaiako Udalak ohartarazi duenez, 14:00etatik 15:30era, gutxi gorabehera, itxita egongo dira trafikora Antxoko Nafarroa Etorbideko sarrera-irteerak. Horregatik ordutegi horretan herritik atera edota herrira sartu nahi dutenei Oarso kaleko zubitik igarotzea aholkatu diete.
Zehaztutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla ohartarazi du udalak, probaren garapenaren arabera aldatu daitezkeelako.
Informazio gehiago behar izanez gero, udaltzaingora deitzeko aukera dago, 943 00 43 00 telefono zenbakira.