Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian DBHko lau ikasturtetako ikasleek, eta Oiartzunen lehenengo eta bigarren mailakoek izango dute izena emateko aukera.
DBH 2ko gazteak joan ziren Madrileraino aurreko ikasturtean.
Lezo, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Oiartzungo Kuadrillategi egitasmoek, bertan izena emateko epea zabaldu dute. Irailaren 23a izango da azken eguna, eta Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian DBHko lau ikasturtetako ikasleek, eta Oiartzunen lehenengo eta bigarren mailakoek izango dute izena emateko aukera.
Interesdunek beren ikastetxeetan dauden izen emate orriak bete eta bertan entregatu beharko dituzte. Saioei dagokienean, berriz, Oiartzunen irailaren 30ean hasiko dira eta gainontzeko herrietan, urriaren 14an.
Gazte kuadrillen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu egitasmoak, “hizkuntza propioa duen kuadrillarekin ondo pasa eta lagun mordoa egiteko aukera paregabea izatea. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten kuadrilla honetan, denon artean prestatutako ekimenak egingo dituzte: irteera berezia, egun pasak, asteburu pasak…”.
Lau udalerrietako egitasmoetatik gazte guztiak animatu dituzte izena ematera.