Simone Chrisostomen, bizirik dagoen euskal deportatu bakarraren, testigantzarekin zabalduko dute erakusketa bihar (irailak 1) 18:00etan.
Chrisostomek Ravensbrücko Kontzentrazio eremuan zuen arropa eskuetan duela. Argazkia: deportados.es
XX. mendean giza eskubideen urraketa bortitza jasan zuten emakumeei hitza emango die
Resistentes y deportadas erakusketak bihartik aurrera Xenpelar etxean. Erakusketak, kontzentrazio eremuetan eguneroko bizitza nolakoa zen bildu du La Ilusion elkarteak.
Simone Chrisostomen, bizirik dagoen euskal deportatu bakarraren, testigantzarekin zabalduko dute erakusketa bihar (irailak 1) 18:00etan. 19 urterekin espetxeratu zuten hendaiarra Angersen, eta bertatik Alemaniako Ravensbrück kontzentrazio eremura eraman zuten. 26 hilabete eman zituen bertan Chrisostomek Sobietar Batasuneko soldaduek erreskatatu zuten arte, 1945. urtean. Kontzentrazio eremu horretan 92.000 emakume hil ziren.
Irailaren 14a arte izango da zabalik erakusketa, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.
Irailaren 8an, berriz,
La ola filma emango dute Reina Aretoan 19:00etatik aurrera eta ondoren eztabaida egingo dute.
Argazkia: deportados.es