Idiak eta behi menditarrak bedeinkatuta gaur arratsean irtengo dira hiru gurdiak Pasaiara bidean.
Eguerdian animaliak bedeinkatu dituzte.
Gaur, 18:30ean abiatuko dira Gurdi Bidea iniziatiban Burgostik Albaolarantz datozen lagunak. Gizateriaren Bilakaeraren museotik irtengo dira eta ibaiaren ertzetik zeharkatuko dute Burgosko hiriburua, 5 kilometro egin eta La Ventillara iristeko.
Bihar, berriz, Castañares eta Ibeas de Los Juarros herriak zeharkatu ondoren Atapuercara iristeko asmoa dute. 18 kilometro pasatxo osatuko dituzte bihar.
Abentura ibiltariak, baina, luze joko du. Hemezortzi egunetan zehar Burgos ez ezik, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako lurraldeetatik igaroko da. Gurdietan, Pasaian Albaola eraikitzen ari den XVI. mendeko
San Juan baleontziaren erreplikarako, Quintanar de la Sierra herritik aintzin eran egindako bikea eta galipota ekarriko dituzte.