Lezoko Santakrutz jaietarako antolatu duten VII. Muxiko Egunerako entseguak bihar hasiko ditu Lezoko Dantzazaleakek.
Muxikoak Lezoko plazan iaz.
Bihar hasiko ditu entseguak Lezoko Dantzazaleak taldeak udako oporren ostean. Horrekin batera taldearen berfundazioa egin, eta elkartea sortu dutela jakinarazi dute. Gurutze alberdi irakasleak zuzenduko du elkarte hori, Alvaro Camara irakaslea izango da idazkaria, eta Mila Goyaz, diruzaina.
40 kidek baino gehiagok osatzen dutela Lezoko Dantzazaleak nabarmendu dute, eta helburua argi utzi dute, “Euskal Herriko dantza tradizionalak erakutsi eta entesguak urte osoan zehar egitea dugu helburu”.
Bihar bertan hasiko dituzten entseguak, berriz, Lezoko Santakrutz jaietarako antolatu dituzte, “VII. Muxiko Eguna egingo dugu irailaren 17an. Egun osoko ekitaldia izango da eta Santo Kristoren plazan dantzatuko dugun ingurutxoarekin amaitutuko dugu eguna 19:00etan”.
Urritik aurrera asteazkenero euskal dantzen gainean ariko dira eta larrain dantza lehenetsiko dute: “Interesa duen oro gonbidatu nahi dugu”. Doakoa izango da eta interesdunek 639 79 11 07 telefono zenbakira deitu edo Lezo Herri Eskolako gimnasiora jo dezakete urriaren 5ean 19:15etan.