Aldez aurretik izena ematea gomendatu dute Betizutik Dantzazale Taldeko kideek, lana errazteko. Muxikoak dantzatzen Guinness errekorraren eguna urriaren 30a da.
Lezoko plaza dantzariz bete nahi dute urriaren 30ean.
Betizutik Dantzazale Taldeak botatako erronka itxura hartzen ari da apurka. Urriaren 30ean muxikoak dantzatzen ehunka herritar jarri nahi dituzte,
Guinness errekorren liburuan sartzerainoko kopurua biltzeko asmoa dute. Prestakuntza lanean buru-belarri ari dira Betizutik taldekoak, eta lan horien artean dago izen ematea.
Izan ere, dantzazaleek azaldu dutenez, errekorraren onespena lortzeko derrigorrezkoa da parte hartzaileen erregistroa egitea, eta hori aldez aurretik egiten bada, lan askoz errazago egingo lukete erronkaren antolatzaileek.
Erronkarako propio sortutako webgunean eman dezakete izena interesdunek.
Webgunean agertzen den informazioaz gain,
posta elektronikoz edo telefono deia eginez (634 45 09 60, Julen) lor dezakete informazioa Lezo irauliko duen erronkan parte hartu nahi dutenek.