Gaurkoan Oarsoaldeko bi traineruek berriro ere erakutsi dute nagusitasuna. Hondarribia, berriz, ez da sailkatu Kontxarako.

Hibaikak eta San Juanek lortu dute txartela.
Hibaika eta San Juanek lortu dute txartela Kontxarako. Errenteriarrek egin dute denbora onena 11:22.02, ziabogan lau segunduko aldea atera diete arrosei. Sanjuandarren denbora 11:24.98 izan da. Gaurkoan Oarsoaldeko bi traineruek berriro ere erakutsi dute nagusitasuna, pronostiko guztiek eta sasoian bi traineruek egindakoa ikusita faboritotzat zituzten Hibaika eta San Juan. Hondarribia, berriz, ez da sailkatu Kontxarako. Zortzigarren gelditu da eta hortaz, ez da lehiatuko, aritu diren hamar traineruen artetik lehenengo zazpiak baino ez direlako sailkatu. Zortzigarren postua Arraun Lagunak donostiarrarena da.
Gaurko erlojupekoaren helburua Kontxarako sailkatzea zen eta Oarsoaldeko bi traineruek notarekin lortu dute gainera.
Datozen bi igandetan Kontxan izango dira lehian (11:00etan dira emakumeen estropadak), eta gaur kronometroa alde jarri badute ere, lanean jarraitu beharko dute Kontxako bandera etxera ekartzeko. Azterketa zuten gaur. Datorren igandean, berriz ere, hutsetik hasi beharko dute. Aurreikusi daiteke, orain arte bezala, estu hartuko diotela elkarri Hibaikak eta San Juanek, garaipena etxera eramateko.
Sailkapena
- Hibaika 11:22.02
- San Juan 11:24.98
- Orio 11:35.68
- Cabo 11:38.28
- Zarautz-Getaria 11:46.88
- Hernani 11:59.58
- Deusto 12:05.78
- Arraun Lagunak (sailkatuta dago)