Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Zatoz', euskararen munduan murgiltzeko gonbita

Kanpaina bateratua egingo dute Oarsoaldeko sei euskaltegiek eta lau udalek. Gaurtik hasita hilaren 30era arte izango da zabalik Zatoz kanpaina.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/09/01
Borja Arbelaitz, Garazi Lopez Etxezarreta, Izaskun Sagastume, Ane amondarain, Jexux Mari Martiarena eta Ioritz Aizpuru.

Borja Arbelaitz, Garazi Lopez Etxezarreta, Izaskun Sagastume, Ane amondarain, Jexux Mari Martiarena eta Ioritz Aizpuru.

Oarsoaldeko euskaltegiek ikasturte berriko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur eguerdian udal ordezkarien babesarekin, Bizarain mendian, San Markoko gotorlekuaren behatokian. Errenteriako eta Pasaiako udal euskaltegiek, eta Xenpelar AEK (Errenteria-Orereta), Oroitzene AEK (Lezo), Txirrita AEK (Pasaia) eta Intxixu AEK (Oiartzun) euskaltegiek  Oarsoaldeko lau udalekin kanpaina bateratu egingo dute. Gaur zabalduko dute izena emateko kanpaina eta hilaren 30era bitartean izango dute aukera izena emateko euskara ikasi nahi dutenek. Oarsoaldeko sei euskaltegietan eskaintza zabala izango dute euskararen unibertsoan murgildu nahi dutenek. Hala nabarmendu du Garazi Lopez Etxezarretak, Errenteriako Udaleko Euskara zinegotziak, “kanpainaren helburua, herritarrak euskara ikasteko edo dakitena hobetzeko euskaltegietan izena ematea da. Bertan, ikastaro mota ezberdinak aurkituko dituzte, ikasturtekoak, trinkoak, bereziak. Herriar guztiei erantzuteko modukoak”. Ane Amundarainek, Errenteriako Udal Euskaltegiaren zuzendariak, izena ematera animatu ditu euskaraz ez dakiten edota hura hobetu nahi dutenak, “gure familian ohiko hizkuntza izan dadin; gure taberna, jatetxe edo saltokietan bezeroak euskaraz datozenean artatu ahal izateko”. Euskaltegiaren eta ikastaroen gaineko zalantzak argitzeko gainera, Errenteriako Udal Euskaltegiak ate irekiak egingo dituela hilaren 10ean eta 17an gaineratu du Amondarainek. Kanpaina koloretsua eta positiboa Koloretsu dator kanpainarako aukeratu duten ikurra, “positiboan egin nahi genuen”, azaldu du Oarsoaldeko AEKren zuzendari Borja Arbelaitzek, eta orain arte euskara ikasi edo hobetzeko aukerari heldu ez dietenei, gonbita luzatu die, “aitzakiak aitzaki, orain da unea”. Kanpaina koloretsua, gainera, lau haizetara zabalduko dutela gaineratu du Arbelaitzek: “Hilaren 12tik 25era kanpainaren leloa eta irudi koloretsua eramango du hiru gurpiletako txirrinda edo txitak lau udalerrietako kaleetatik barrena”. Errenteria-Oreretan hilaren 12, 13, 14, 15, 19, 23, 24 eta 25ean ibiliko da; Lezon, 13,14 eta 18an; Oiartzunen, 21, 22, eta 23an; eta Pasaian, 13,14,16,17 eta 20an. Izaskun Sagastume, Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak, sei euskaltegietan “asmo, helburu eta beharrei egokitutako eskaintza” aurkituko dutela esan du, bestalde, “bai mailei eta baita ordutegiei dagokienean ere”. Gainera lau udalek euskara ikasteko matrikularen kostuaren %80 eta %100aren arteko diru laguntzak emango dituzte. Aurreko ikasturtean Oarsoaldeko sei euskaltegietan 840 lagun inguru aritu ziren euskara ikasten edo dakiten hori hobetzen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.