Harresiak printzatzen hasi dira
Migranteen errealitatea bertatik bertara ezagutu dute Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibako hamalau kidek Lampedusan. Handik itzulita, ikusezina den errealitatea azalarazteko prest dira.
«Interes ekonomiko eta militarrek migranteekin topo egiten dute» «Harrera sistema krudela antolatu du Europak migranteentzat» «Aurten, 3.000 lagunetik gora hil dira Lampedusara bidean» Beñat Irasuegi, HGL iniziatibako kideaAtentzioa eman die HGLko kideei ere uhartearen militarizazioak, «NATOk, Frontex-ek (mugen kontrolerako agentzia) eta Italiako armadak gerrarako atonduriko leku estrategikoa bihurtu dutela. Lampedusan izan zen emergentzia egoeragatik, migratzaile asko hil dira hara bidean, Libiako kostaldera eraman zuen muga Frontexek». Gerra interesak tarteko, Europari Libiako muga kontrolatzea komeni zaiola zalantzarik ez du Irasuegik. Erabaki horren ondorioz, lehenago Lampedusaraino heltzen ziren migratzaileen ontziak irten eta 20 milietara dute muga orain, «bertan erreskatatzen dituzte, edo itsasoan gelditzen dira, Lampedusatik urrun». Aurretik latzak ziren bidaietako baldintzak gehiago kaskartu ditu muga tokiz aldatzeko erabakiak, «ruta horiek antolatzen dituzten pertsonen trafikatzaileek badakite migratzaileak 20 milietara erreskatatuko dituztela kasurik onenetan, eta baltsa oso prekarioetan eta gasolina gutxirekin bidaltzen dituzte. Horrek bidaiaren arriskua handitu egiten du, eta migratzaileek beraiek ere, badakite ez direla Lampedusara iritsiko». Estrategia horren errudun trafikatzaileak dira, baina baita Europa ere , Irasuegiren ustez, «Europak erabaki baitzuen trafikorako erabiltzen ziren arrantza ontziak konfiskatu edo zuzenean deuseztea. Jende ziugari piloa hiltzen ari da». Uhartea, militarizatua CIE, Atzerritarrak BarneratzekoZentro bat bada Lampedusan. Uhartearen kanpoaldean dago, turismotik urrun, irlaren ertzetan kokatutako militarren base ugariak bezala. «Militarizatua dago irla —esan du Irasuegik— gerra elektronikorako eta abiaziorako postuak, radarrak… Libian egiten ari diren bonbardaketak Italiatik kontrolatzen dituzte. Migratzaileen krisiaren aitzakiarekin Lampedusatik hegoalderako itsasertza erabat militarizatua dago». HGL taldeko kideek CIE zentrora sartzeko asmoa zuten egoera hurbiletik ezagutzeko. Aukerarik ez dute izan horretarako, baina bai kanpotik hura ikusteko. «Prekarioa da, toki gutxi dute bertan eta baldintza txarretan daude». Lampedusara heldu zirenean migrante gutxi zegoen bertan. Halere, uhartean zirela, 250 migratzaile heldu ziren, «Askavusak portu inguruan duen lokalean ginen bilduta, egunean zehar jasotako inpresioak partekatzen eta hurrengo eguneko egitekoak antolatzen, eta orduan ikusi genuen itsasontzia heltzen». Migratzaileen prozesaketa Hamalau lagunetik lauk lortu zuten portura hurbildu eta instalazio militarrean sartzea, «laurak hunkituta zeuden, nahikoa une kontraesankorra izan zen», azaldu du Irasuegik. Gauez eraman zituzten, 00:00ak aldera, «ordutegi hori aukeratzea ere ez da kasuala, dagoen arazoa ezkutatzeko beste saiakera baizik». Lehorreratu bezain pronto migratzaileekin prozesaketa egin zutela esan du HGL iniziatibako kideak, klasifikazio bat. Horren arabera bereizi egiten dituzte asilo eskaera egingo duten migratzaile ekonomikoak eta beste egoera berezietan heltzen direnak, «horren arabera eskubide batzuk dituzte, edo kanporatu egiten dituzte». Une gogorra izan zen hamalauentzat: «Migratzaileentzat une oso garrantzitsua da, Europara heldu dira, nahi zutena lortu dute momentu horretantxe, une ona da. Aurkitzen duten giroa eta sistema, baina, oso hotza da, portuan maskarilak eta guanteak jantzita jasotzen dituzte migratzaileak, kutsatuta bailiran. Itxaropentsu heltzen dira, baina Lampedusa eta Siziliatik lur jota ateratzen dira, berehala konturatzen direlako Europan nahikoa sistema perbertsoan sartu direla». Egoera hori guztia politika migratorioen ondorio dela inolako zalantzarik ez du errenteriarrak, «horren gaineko azterketa ere egin dugu Lampedusan», eta gogor salatu du hori Irasuegik, «harrera sistema krudela antolatu du Europak. Migranteak sistema horretan sartzen dira, baina gehienek ateratzea erabakitzen dute, gogorra delako. Horrek arriskua dauka, asko eta asko mafien eskuetan erortzen direlako». Informazioa zabaltzera Harresirik Gabeko Lurraldeak proiektua joan den apirilaren 18an hasi zuten, Lampedusara bidean 700 migratzaile Mediterraneoan ito ziren gertaera lazgarriaren urteurrenean. Iniziatiba ez da, ordea, Lampedusara egindako bidaiarekin amaitu, geltokia baino ez du izan uhartea. Hemendik aurrera, ikusi, entzun eta ikasi dutena Errenteria-Oreretan barrena zabaltzea dute helburu HGL iniziatiban ari direnek. Hurrengo astetik aurrera, harresirikgabe.eus webgunean informazioa eta irudiak sartzen hasiko dira. Dokumentala ere egin nahi dute jasotako bideo eta irudiekin osatuta, Mikelazulon hitzaldi batekin batera publiko egiteko. Eta anbizio handiagoko asmoa ere badu iniziatibak: jardunaldiak antolatu nahi ditu Europak mugak sortu dituen herrietan lanean ari diren elkarteekin. «Askavusa elkarteko kideekin batera, Melilla, Grezia, eta Calaisen lanean ari diren elkarteko kideak ekarri nahi ditugu». Leku guztietan, arazoa politika berberek sortua dela erakustea dute helburu, baita tokian tokiko elkartasun esperientzien berri izan eta elkartasun sareak jostea ere.