Aurten, Antxoko ludotekan , irugarren hezitzaile batekin indartu dute zerbitzua.
Haurrak jolasean Antxoko ludotekan.
4 eta 12 urte arteko haurrak hartzen dituzte Pasaiako udal ludoteketan. Zerbitzua barruti guztietan dago martxan, eta guztietan kudeatzen du Kantauri Ludiko Elkarteak, udaleko
Gazteria Departamentuaren gidaritzapean.
Hilaren 15ean zabalduko dute izen-ematea eta hilabetea bukatu arte egongo da izena emateko aukera. Inskripzio guztiak ludoteketan bertan egin behar dira: Trintxerpe-San Pedroko ludotekara joango direnek Espinosa de los Monteros kalean, Poblado auzoan, eman behar dute izena, edo 943-392510 telefono zenbakira deitu; Donibaneko ludoteka herri eskola ohian dago, J. J. Otaegi plazan; bestela, 943-517290 telefono zenbakia erabil daiteke. Antxokoek Gure Zumardian dagoen Azoka eraikinean eman behar dute izena, edo 943 248512 telefono zenbakira deitu. Astelehenetik ostiralera egongo da izena emateko aukera, egunero, 17:00etatik 20:00etara.
Ikasturte osorako kuota, urritik ekainera artekoa, 56,20 eurokoa da, eta ordainketaren egiaztagiria ludotekara bertara eraman behar da, izen-ematea formalizatzeko.
Berritasunak
Ikasturte berri honetan Antxoko ludotekaren zerbitzua 3. hezitzaile batez indartuko dute, hartara ludoteka horretara joaten den haur kopurua handiari dedikazioa eta arreta behar bezala eskaini ahal izateko.
Aurten, gainera, Aste Santuaren ondoren ludotekek beti izan duten ordutegia berreskuratu dute: 17:00etatik 20:00etara astean zehar eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Zerbitzua urrian abiatuko dute, eta ekaina arte izango da martxan.