Vueltak 13. etapa du gaur. Herritarrek errepide bazterretan egin diete harrera txirrindulariei.
Txirrindulariak Lartzabalgo biribilgunetik pasatzen.
Espainiako Vueltako 13. etapa Oarsoaldetik pasatu da gaur arratsaldean. 15:00etatik (Pasaian) 15:30 inguru arte (Oiartzunen) egin du bidea Pasaiatik, Lezotik, Errenteriatik nahiz Oiartzundik. Bilbon hasi da gaurko etapa, eta Urdazubin bukatuko da; Vueltako luzeena da.
Eguraldi onarekin ehunka herritar atera dira errepide bazterretara txirrindulariak animatzera. Horien artean ikurrinak, eta
Preso eta iheslariak etxera leloarekin banderak zituztenak izan dira.
Helmugatik urrun egonda, txirrindulariek ez dute aparteko ikuskizunik eman Oarsoaldea pasatu bitartean. Ihesean dozena bat txirrindulariko talde bat pasatu da lehenik, eta horiengandik 18 bat minutura pelotoia. Hori bai, ikusgarria izan da autoen, motoen nahiz bestelako ibilgailuen joana.