Green Room filma aukeratu du itzulerarako zineklubak, Euskal Herrian estreinaldia izango da.
Lehenengoz emango dute Euskal Herrian Green Room filma.
Bigarren denboraldia hilaren 15ean hasiko du Ozzinema zineklubak. Green Room filma aukeratu du itzulerarako zineklubak, Euskal Herrian estreinaldia izango da. Jeremy Saulnierrek zuzendutako filmeak, lokal neonazi baten barruan punk talde batek bizirik irauteko egiten duen borroka erakusten du. Aktore lanetan, Patrick Stewart edo berriki zendutako Anton Yelchin, besteren artean.
Filma ikusi aurretik aurkezpena egingo du Josemi Beltranek, Fantasiazko eta Beldurrezko Donostiako Zinemaren Astearen zuzendariak, eta ondoren, berriz, solasaldia egingo dute.
Niessen zinematan emango dute pelikula hilaren 15ean, 19:30ean. Sarrerak, berriz, Niessen kulturgunean eros daitezke 4 euroan.