Joxe Mari Carrerek jarri dizkio hitzak, eta Idoia Beratarbidek ilustratu du Koldo Mitxelenaren gaineko ipuina.
Euskara batuaren oinarriak jarri zituen Mitxelenak, euskarari egindako ekarpen askoren artean.
Joxe Mari Carrerek jarri dizkio hitzak, eta Idoia Beratarbidek ilustratu du. Koldo,
Koldo Mitxelena hizkuntzalari handiaren gaineko ipuina egi bihurtu eta bihar aurkeztuko dute. Donostiako Koldo Mitxelena liburutegiaren areto nagusian egingo dute aurkezpena bi egileek Garazi Lopez Etxezarreta Udal Artxibo, Liburutegia eta Argitalpen saileko zinegotziarekin batera.
Iaz errenteriarraren jaiotzaren mendeurrena bete zen eta horren harira, egitarau zabala prestatu zuten. Tartean Mitxelenaren gaineko ipuina idaztea erabaki zuten, euskararen arkitektoa, txikienengana hurbiltzeko. Bihar argia ikusiko du ipuinak.