Sexu erasoa goizaldean izan da Lezon. Ustezko erasotzailea Gasteizen atzeman dute.
Ehunka herritar, bildu ziren pasa den uztailean izandako erasoa saltzeko.
Lezon sexu erasoa egitea leporatuta gizon bat atxilotu dute Gasteizko ertzain etxeko agenteek. Sexu erasoa goizaldean izan da Lezon. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek SOS Deiak zerbitzura deitu du 01:30ean eraso sexuala jazo duela salatuz. Gizonak Lezon erasotu badu ere, Errenteria-Oreretan utzi du emakumea. Gertatutako argitzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, eta ustezko erasotzailea eta autoa identifikatuta A-1 errepidean atxilotu dute, Gasteiz inguruan.
Ertzaintzak ikerketa zabalik du.