Garagardo azoka, Errenteria-Oreretan
Garagardo Festa egingo du zazpigarrenez Landare elkarteak. Ostegunean zabalduko dute Agirre Lehendakariaren plazan jarri duten karpa, eta igandera arte, zer edan eta zer jan izango da bertan. Aurten 11 garagardo izango dira aukeran, Leffe gorria, La Choufe (2), Budijovicky, Oktoberfest, Olañeta, Erdinger, Hoegaarden, Maredsous, Estrella Galicia 1.902, eta Estrella Galicia 0,0. Garagardo handia 4 euroan salduko dute eta 2,50 euroan txikia. Txarroak ere, bi tamainakoak izango dira, handiak eta txikiak. Lehenak 1,50 euroan salduko dituzte eta bigarrenak euro batean.
Arratsaldez zabalduko dute azoka egunero, 18:00etatik 00:00etara eta edatekoarekin batera, ukondoa, patata purea, saltxitxak, saiheskia eta patata minak ez dira faltako. Igandean gainera, jatekoak, prezio erdian izango dituzte Garagardo festara hurbiltzen direnek, eta doan Hibaikako arraunlariek. Kontxako Banderaren amaiera festa egitekoak dira antolatzaileak.
Landarek herritar guztiak animatu ditu Garagardo Festara hurbildu eta bertako jateko eta edatekoekin gozatzera.
Jatekoen salneurria
- Ukondoa 10 euro
- Saiheskia 10 euro
- Saltxitxak 3,50 euro
- Bixi bixi patatak 2,50 euro
- Gazta 3 euro
- Postrea 2 euro