Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Koldo Mitxelena, txikienen eskura

Joxe Mari Carrerek eta Idoia Beratarbidek Koldo Mitxelenaren gaineko ipuina egin dute. Hitzak jarri dizkio lehenak, eta ilustrazioak, bigarrenak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/09/06
Koldo liburua aurkeztu dute

Koldo liburua aurkeztu dute

Koldo, Koldo Mitxelena hizkuntzalari handiaren gaineko ipuina aurkeztu dute gaur bi egileek, Joxe Mari Carrerek eta Idoia Beratarbidek. Hitzak jarri dizkio lehenak, eta ilustrazioak, bigarrenak. Koldo Mitxelena Kulturunean egindako agerraldian Garazi Lopez Etxezarreta Errenteriako Udaleko Artxibo, Liburutegi eta Argitalpen Saileko zinegotziak ere hartu du parte, izan ere, ipuina Errenteriako Udalak argitaratu du. Lopez Etxezarretak gogorarazi du Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrena bete zela iaz , “herriko seme gorena omentzeko, eta bere bizitza eta bizipenak gazteei nolabait gerturatzeko ipuina egitea adostu zen”. Ipuin horrek ikusi du argia, eta gaurtik hasita, Carrerek idatzi eta Beratarbidek ilustratu duen ipuina Errenteriako kiosko eta liburu denda guztietan izango da salgai. Euskal Herriko liburutegietara doan bidaliko dute lana, eta Errenteriatik kanpoko liburu dendetan ipuina banatzeaz  Elkar banatzailea arduratuko da. Haur eta gazteengana heldu Ipuina haur eta gazteei Koldo Mitxelenaren figura gerturatzeko baliabidea da, eta Euskal Herri osoan zabalkundea izan dezakeen lana dela zalantzarik ez du Lopez Etxezarretak. Elixabete Perez Gazteluri eskerrak eman dizkio zinegotziak, “laguntza eskaini dio Mitxelenaren gaineko adituak Carrereri eta eskertzekoa da beti erakusten duen prestutasuna”. Enkargua jasotzerakoan kezkak asaldatu ziola aitortu du Carrerek agerraldian: “Nola demontre azaldu haur eta gazteei, edo bestelako irakurleei, hizkuntza zientifiko honen bizitza. Oso ezaguna da, euskal kulturaren eta euskararen historiaren pertsonairik handienetakoa da. Ohiko biografia bat egiteak ipuin baten alde fantastikoa urratuko luke, baina era berean Koldo Mitxelenaren bizitza azaldu behar zitzaion irakurleari, txikia edo handia izan”. Irudimena izan dela gakoa esan du, “uste dut Mitxelenak bere lana egiteko irudimen handia izan behar zuela”. Liburuak hori proposatzen duela gaineratu du, “mundu horretan barrena egindako bidaia. Hizkuntza edozein delarik ere, bidaia eder baten gisa hartuta, hainbat lurralde zoragarri eta harrigarri ezagutzea”. Hamabi ilustrazio Ipuina idazteak, Mitxelena hobeto ezagutzeko, eta hizkuntzalariak egindako lanaren izugarrizko garrantziaz ohartzeko ere balio izan dio Carrereri, “Mitxelenaren lan itzelak, ipuina bera idazteko bidea jarri dit”. Perez Gazteluri ere egin dio erreferentzia Carrerek, “ezinbestekoa izan da bere laguntza handia, ideiak proposatu, testua orraztu… laguntza handia izan dut”. Hamabi ilustraziorekin osatu ditu Carrereren hitzak Idoia Beratarbidek, eta horretarako erretratuak izan dituela oinarri esan du ilustratzaileak, “argazkietatik abitutako erretratuak dira eta colage bidez eraikitako elementuekin osatu ditut”. Hasieratik talde lanean sortutako proiektua izan dela nabarmendu du oiartzuarrak, “Perez Gaztelu izan dugu bidai lagun, Joseba Roldán arduratu da maketazioaz eta Metrokoadroka kolektiboko hainbat kidek laguntza puntuala eman digute. Leitzaran Grafika enpresak lan txukuna egin duela aipatu behar dut gainera”. Ipuina 7 euroan dago salgai.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.