Kuadrillategin era guztietako jarduerak egiten dituzte DBHko gazteek.
Era guztietako jarduerak egiten dituzte gazteek Kuadrillategin.
Hilaren 23ra arte dute aukera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lezoarrek Kuadrillategin izena emateko. Ikastetxeetan jasoko dute apuntatzeko eskuorria gazteek. Gainera, egitasmoaren berri emateko bisitak egingo dituzte Kuadrillategiko arduradunek ikastetxeetara.
Bestalde, Kuadrillategiko kideek esan dute hezitzaileak behar direla ikasturtea bitartean gazteekin aisia eredu euskaldunaz gozatzeko, eta bidelagun izateko. Interesdunek curriculuma bidali behar dute aurretik
posta elektronikoz. Informazio gehiago telefono dei bat eginez lor daiteke ere, 943 36 08 25 hain zuzen ere.
Urriaren 14an hasiko dituzte jarduerak.