Zabalik da kultur jardueretarako diru laguntzak eskatzeko epea
Hilaren 20ra arte aurkez daitezke eskaerak.
Udalak jakinarazi duenez hilaren 20ra bitartean zabalik egongo da kultur jardueren finantzaziorako diru laguntzak eskatzeko epea.
Udalak ohartarazi duenez, aurten hainbat berritasun daude prozeduran. “Orain arte eskaera aurkezten zen lehenengo eta ondoren memoria, eta diru laguntza ere bi zatitan ordaintzen zen”, adierazi dute. Aurrerantzean, baina , eskaera bakarrean aurkeztu behar dira biak.
- Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dituzte, betiere dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
- Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
- Hartze-agiriek ez dute balio.
