Asteburu osoko ibilaldia izango da, bi etapatan.
Hamazazpigarrenez egingo dute Urdaburu mendizale elkartearen eskutik, Comete sarea gogoratzeko ibilaldia. Asteburu osoko ibilaldia izango da (bi etapatan), eta larunbatean Baionan hasi eta igandean bukatuko da Arizkunen (Nafarroa). Aurten, hain zuzen, 75 urte beteko dira sortu zela.
II. Mundu Gerraren testuinguruan sortu zen Comete sarea. Hegazkinlari aliatuak jasotzen zituzten gerran zen Bidasoaren alde batean, eta neutrala zen Bidasoaren beste aldera eramaten zituzten sare baten bitartez, Comete. Hegazkinlari horiek Londrestik ateratzen ziren, eta Alemaniara nahiz Europako beste herrialdeetara joaten ziren helburu estrategikoak bonbardatzera.
Ospakizunetan parte hartuko dute hegazkinlarien senideek nahiz Comete sareko kideek.
comete sarea