Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ander Iñarra lezoarra, Euskal Herriko Mendiko Lasterketa Txapelketan txapeldunorde

Aritz Egea handia bakarrik izan zen Ander Iñarra lezoarraren aurretik.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/09/12
ander.in?arra

Aritz Egea eta Ander Iñarra, lasterketa bukatu berritan.

Ander Iñarra Olaziregi lezoarra bigarren izan zen atzo Euskal Herriko Mendiko Lasterketa Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen. Aritz Egea Euskal Herriko selekzioko kide urretxuarra izan zen garaile 1:59:33 denborarekin, Iñarrak 2:02:15eko denbora egin zuen bitartean. Helmugaratzean, oso pozik agertu zen Iñarra lortutako emaitzarekin. Idiazabalen egin zen lehia, Axari Trail izenarekin. 25,4 kilometroko eta 1.550 metroko gora behera zuen Euskal Herriko Txapelketak, Idiazabal inguruko mendialde malkartsuan. Latza bidea, eta eguraldiak ere ez zuen gehiegi lagundu, karrera hasieran tenperatura egokia zegoen arren, ondorenean beroak jo zuelako. Dena dela, Iñarrak atzetik aurrerako bidea egin zuen, izan ere, hasieran ez zegoelako podium postuetan, baina txapelketaren azken zatian ahalmena izan zuen aurretik zituenak aurreratu, bigarren izateko. Aritz Egea gainditzea hitz potoloagoak dira, ordea. Lehia horretan Joxe Amunarriz hondarribiarra hamargarren izan zen, 2:11:06 denborarekin. Bide motza Axari Trailen barruan bide motzeko proba ere bazegoen, 16,4 kilometrokoa. Horren barruan ere gazteen mailetako Euskal Herriko Txapelketak egin zituzten. Hala, horretan, emakumeetan, Lide Urrestarazu Euskal Herriko selekzioko kidea izan zen garaile, eta Ana Cruz pasaitarra laugarrena izan zen. Sailkapen osoa Kirolprobak-en ikus daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.