26 diziplina berri aurtengo kirol eskaintzan
BPXport enpresak kudeatuko ditu aurrerantzean Pasaiako kirol instalazioak.
- Ordutegiak zabaltzea: Trintxerpeko instalazioen ordutegia zabaldu dute. 09:00etatik 22:00etara egongo da zabalik lan egunetan, eta igandeetan 09:00etatik 13:00etara. Donibaneko kirolgunea zabalik egongo da urriaren 1etik aurrera astelehenetik ostiralera 08:00etatik aurrera.
- San Pedron egoitza berria: San Pedroko gimnasioa Pasaiako beste kirolgune bat izango da aurrerantzean.
- Bazkideentzako tarifa laua: tarifa laua ezarriko da bazkideentzako, hileko 35 euroan; tarifa hori ordainduz gero, bazkideak aukera izango du instalazio guztietako jardueretan parte hartzeko, edozein ordutegitan.
- Instalazioen erabilera partekatua: aurreko denboraldian bezala, Trintxerpe eta Donibaneko kirol guneetako bazkide guztiek instalazio guztiak erabil ditzakete nahieran.
- Bizikletak mailegatzeko zerbitzua: zerbitzu honen helburua da bizikletaren erabilera sustatzea. Mailegu-puntuak honakoak dira: Trintxerpeko kirolgunea, Kirol Saila, Donibaneko kirolgunea, Antxoko Ibaiondo frontoia eta San Pedroko hitzartutako erabilera-gunea.