Nafarroan da espedizioa larunbataz geroztik. atean iritsiko dira Pasaiara, aurretik Donostia zeharkatuta.
Plazaolaren bidetik heldu dira gaur idi eta behiak tiratutako gurdiak Leitzara
Larunbataz geroztik Nafarroan dira Albaolara bidean datozen hiru gurdiak. Altsasutik sartu zen espedizio ibiltaria Nafarroara, eta Uharte Arakil, Irurtzun eta Lekunberri zeharkatuta, Leitzara iritsiko dira gaur.
Bihartik aurrera Gipuzkoan
Leitzaran zeharkatuta iritsiko dira gurdiak bihar Andoainera, etzi Donostiarantz abiatzeko, aurretik Urnieta, Hernani eta Astigarraga zeharkatuta.
Azken etapa larunbatean dute. Donostiako Alderdi Ederretik abiatuko dira hiru gurdiak 08:00etan, eta hiriburuko hainbat auzotatik igaro ondoren, San Pedrorako bidea hartuko dute.
Bikea eta galipota dakartzate hiru gurdietan,
San Juan galeoiaren eraikuntza lanetan erabiltzeko.
Abuztuaren 31n abiatu ziren Burgosetik, eta handik datoz, aitzin eran, menditik itsasorantz.