Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

324 lagunek erabili dute Bizarain Ikastolaren liburutegi zerbitzua udaran

Ikasturtea hasita, ohiko ordutegian zabalduko ditu ateak liburutegiak: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara. Eta ikasturte berrirako hainbat jarduera antolatuko dituzte ikastolaren liburutegian.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/09/15
Joan den otsailean sinatu zuten hitzarmena udalak eta Bizarain ikastolak.

Joan den otsailean sinatu zuten hitzarmena udalak eta Bizarain ikastolak.

Bizarain ikastola itxita izan den arren, bertako liburutegiak zabalik izan ditu ateak udaran zehar. Lehen aldiz izan da zabalik, eta positiboki baloratu dute esperientzia ikastetxeko arduradunek zein Errenteriako Udalak. Guztira, 324  lagun hurbildu dira Beraunen kokatutako ikastetxearen liburutegira, eta liburuak maileguan hartzeaz gain, internet zerbitzua, eta ikasteko eremua ere erabili dituzte. Bizarain ikastolak eta udalak hitzarmena sinatu zuten joan den otsailean. helburua, ikastolako liburutegia Beraungo auzotarren eskura jartzea zen, kultura ekipamendua goialdeko auzoetara hurbildu asmoz. Hitzarmen horren harira erabaki zuten udaran zabalik mantentzea. Erabiltzaileen artean, 28 bazkide berri egin dituzte liburutegian udaran. Ikasturtea hasita, ohiko ordutegian zabalduko ditu ateak liburutegiak: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara. Eta ikasturte berrirako hainbat jarduera antolatuko dituzte ikastolaren liburutegian. Irakurketa klubak antolatuko dituzte 3 eta 5 urte arteko haurrentzat, euskaraz, urriaren 10, 17 eta 24an, eta azaroaren 7, 14 eta 21ean, 16:30ean. Egun horietan bi hizkuntzetan egiteko aukera ere izango dute, 17:30etatik aurrera. Irakurketa klubak antolatuko dituzte 6 eta 8 urte arteko haurrentzat ere. Datorren urteko urtarrila eta otsailean egingo dituzte. Adin tarte horretako haurrentzaz, ipuin kontaketak ere egingo dituzte Irene Soteloren eskutik, 18:00etan hasita. Urriaren 25ean egingo dute lehenengoa, Euskal Herriko Ipuinak kontatuko du. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, eta horretarako liburutegian bertan eskatu beharko da izena emateko herria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.