Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Arnaldo Otegi: "Oreretak erakutsi du, etorkizuna ezberdina nahi badugu gauzak ezberdin egin daitezkela"

Txalo zaparrada artean hartu dituzte Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Julen Mendoza EH Bilduren ekitaldian bildutako hamarnaka eta hamarnaka herritarrek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/09/15
Jendetza bildu da EH Bilduren ekitaldi nagusian.

Jendetza bildu da EH Bilduren ekitaldi nagusian.

Bilgunea inauguratu du EH Bilduk gaur arratsaldean. Alkartetxea zena, moldatuta zabaldu dute, eta hamarnaka jarraitzaile bildu dira bertan brindisa egitera. Koalizio subiranistatik, gaurkoa, eskertza ekitaldia izan dela esan dute, “eskertza bertan bildu zaretenoi, eta falta diren beste askori ere”. Brindisa eginda amaitu dute inaugurazioa. Ondoren  Errenteria-Oreretako ekitaldi nagusia egin dute Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Julen Mendozarekin. Agirre Lehendakariaren plazan egin dute ekitaldia eta bertara Errenteria-Oreretako eta Oarsoaldeko gainontzeko udalerrietako hamarnaka eta hamarnaka herritar bildu dira. Karpa zuten ekitaldirako, baina txiki utzi dute bertaratutako guztiek. Txaloka hartu dituzte  Otegi, Iriarte, Mendoza eta beraiekin batera izan diren beste hautagaiak. Errenteria-Orereta harro egoteko moduko herria dela esan du Iriartek, “urte hauetan guztietan egin duzuen elkarbizitza ariketagatik, Euskal Herriari erakutsi diozuen bideagatik”. EH Bilduk Euskal herria Europako beste herri batzuen mailara eramateko proiektua duela gaineratu du, “horretarako estatua izan behar dugu, tresnak behar ditugulako”. Oarsoaldeaz ere  mintzatu da. Ahaztutako eskualdea izan dela esan du, “abandonatuak sentitu zaretela esan izan duzue eta arrazoirik ez zaizue falta. Inongo gobernurik ez dizue jaramonik egin eta ez da saiatu urteetan bizi izan duzuen egoera iraultzen. Oarsoaldeak ekintzailetasuna eta elkartasuna erakutsi du hala ere, eta apustu sendoa egin behar dugu instituzioetatik zuek eta zuen inguru honek aurrera egin dezan. Euskal Herriak ezingo baitu aurrera egin eskualde honek ez badu aurrera egiten”. Horren harira Pasaia eta Lekuona dantzagunea aipatu ditu eta esan du dena emango duela EH Bilduk, “hankak, eskuak, burua, bihotza, azala eta hezurrak emango ditugu Orereta, Pasaia, Lezo eta Oiartzunek Gasteizen zuen ahotsa izan dezazuen”.
Otegi hitz egiten ekitaldian.

Otegi hitz egiten ekitaldian.

Otegik lehenik eta behin, euskal presoen senideei zuzendu dizkie bere hitzak, “bidaiatzen bere bizitza ematen duten guztientzat”.  Aitzol Gogorzari aipamen berezia egin dio ondoren, gaixotasun larri eta sendezina duten euskal preso guztiei bezala. “Oreretak erakutsi du, etorkizuna ezberdina nahi badugu gauzak ezberdin egin daitezkela. Batzuk elkarbizitzaz asko hitz egiten dute, beste batzuk elkarbizitza eraiki egiten dugu. Oreretak erakutsi du besteen sufrikarioa entzun eta errespetatzea posible dela, baina baita ere sufrikario bakarra ez dela egon, pluralean egon direla”. Elkarrizketa eraikitzailea egin duela Errenteria-Oreretak eta errelato bakarra ezin dela eraiki frogatu duela gaineratu du Otegik, “hemen errelatoak daudela frogatu duzue eta ezin direla inposizioan, umiliazioan, eta renuntzia politikoan planteatu, akatsa delako”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.