Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek protestak egin dituzte

Bigarren eguna dute greban gaur etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek. Udalak bere esku dagoen guztia egin duela esan du prentsa ohar bidez.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/09/15
Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen manifestazioa gaur eguerdian.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen manifestazioa gaur eguerdian.

Greban dira atzotik eta bihar arte Etxez Etxeko laguntza zerbitzuko langileak. Lan baldintzak duintzea nahi dute, eta greba egitea beste biderik ez zaiela gelditu esan zuten asteartean ELAren Errenteriako egoitzan egin zuten agerraldian. Gaur hainbat protesta egin dituzte eta 18:00etarako auto karabana deitua zuten. Grebarekin amaituko luketen negoziazioetan aurrerapausuak eman direla esan du Xabier Etxaniz ELA sindikatuaren Oarsoaldeko ordezkariak, “enpresak duen oztopo bakarra da erreformak ematen dizkion abantalei uko egitea. Ez dute inaplikazioa onartu nahi”. Langileentzat ezinbesteko baldintza dela esan du Etxanizek, “bi aldeek berdintasunean negoziatu ahal izateko”. Gaur eguerdian manifestazioa egin dute etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek. Greba komiteak behin eta berriz erakutsi duela lan gatazka konpontzeko borondatea, baina bermerik ezean,  greba eta mobilizazioekin jarraituko dutela esan du. Biharkoa hirugarren greba eguna izango dute eta, biharko ere mobilizazioak daude deituta. Greba amaituta akordiorik ez balego, halaber, langile asanbladak mobilizazioekin jarraitzeko asmoa berretsi du. “Bere esku dagoen guztia egin du udalak” Errenteriako Udaleko Gobernu Taldeak gatazka hori konpointzeko bere esku dagoen guztia egin duela esan du prentsa ohar baten bidez. Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek emandako zerbitzuaren gaineko asebetetze maila oso altua dela esan du lehenik eta behin gobernu taldeak. Zerbitzu hori duela 18 urte kontratatu zela esan du ondoren, eta aurreko legealdian ere udalabitartekari izan zela enpresa eta langileen artean: “Bitartekaritza horren ondoren, enpresak kudeatzaileak langileek eskatutako eta ordurarte onartzen ez zuen zorra eta langile guztien soldatak berdintzea. Garai hartan udala ez zegoela  diru asko jartzeko moduan esan genien langileei, nahiko egoera estuan jaso genuelako. Halere, baldintza agirietan orduko prezioa igotzea proposatu genuen”. Lizitazio berria sinatutakoan, lan baldintzak hobetzea behar zutela esan ziotela langileek esan du udalak, eta zerbitzu horretarako urtean 100.000 euro gehiago jarri zituela gaineratu du, “lan baldintzak eta zerbitzua bera ere hobetzeko. Alabaina,  administrazio prozeduraren eskakizunak eta lege bermeak direla-eta, udalak ezin zuen aldaketa ekonomikorik egin zerbitzuaren lizitazioak irauten zuen bitartean, legez kontrakoa izango litzateke beraz, zerbitzuaren kostua 100.000 euro igotzea”. Horren aurrean, aukera bakarra zegoela gaineratu du udalak, “enpresak uko egitea luzapenari eta berriz lizitatzea aipatutako igoerarekin”. Udalak enpresarekin zerbitzuari uko egiteko epeak negoziatu zituela, eta enpresak onartu zituela esan du, “udalak beraz, bere esku zegoen guztia egin du gai horren gainean. Zerbitzuaren kostua igo du langileen baldintzak hobetzeko eta enpresak onartu du zentzuzko epean uko egitea zerbitzua ematen jaraitzeari”. Horrenbestez, langileen ordezkariei, “kasu honetan ELAri” eta enpresari dagokiela akordio batera iristea iritzi dio, “udalari dagozkion hobekuntza horiek gauzatu ahal izateko. Bi aldeak gonbidatzen ditugu benetako ahalegina egin dezaten langileen lan baldintzak hobetuko dituen akordio bat lortzeko eta negoziazio prozesua bertan behera ez uzteko”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.