Iaz bertan behera geratu ondoren, aurten Goiko plazara bueltatu da ganadu feria.
Ganadu feria, Lezoko Goiko plazan.
Iaz bertan behera geratu ondoren, aurten Goiko plazara bueltatu da ganadu feria. Goizean goizetik, bigantxak, behiak, pottokak eta idiak ikusteko aukera izan da. Helduak, batik bat, baino adin guztietako jendea ikusi ahal izan da ferian, eta txikienek harriduraz begiratzen zituzten animaliak.
Atzoko bazkarien ondotik, lasaitasuna izan da nagusi gaur goizean, baina orduek aurrera egin ahala, giroa berpizten hasi da. Eguerdian, baserritarrek bazkaria izango dute Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan, eta arratsaldean, idi dema eta bertsolariak izango dira Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martinekin. Amaia Agirre ariko da gai jartzaile.