Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Asteburu luzea dago aurretik

Santakrutzei asteburu luzea geratzen zaie oraindik.

Aizpea Amas
Lezo
2016/09/16
Ajearentzat ez dago tarterik Lezon. Asteartean alkate txikiek santakrutzei ongietorria eman ondotik, gogotik ari dira gozatzen lezoarrak. Baina atsedena hartu baino lehen, asteburu luzea dute aurretik jaiei ahalik eta zuku gehien ateratzeko. Proposamen ugari aurki daitezke egitarauan, haur, gazte nahiz helduentzat. Hauek dira horietako batzuk.
  1. Txikien krosa. Gaur izango da, 17:00etatik aurrera, Euskal Herria plazan. Estreinakoz egingo duten ekitaldia izango da. 3-5 urteko haurrei zuzenduta egongo da, eta asmoa da zirkuitu bat egitea jostailuzko motorrekin. Herriko korrikalari talde batek antolatutako ekitaldia da.
  2. Kirolak. Gaur kirola gustuko dutenek bi zita izango dituzte. Lehenengoa, pilotazaleentzat izango da. 17:00etatik aurrera, Josetxo Etxandi XLI. oroitaldiko finalak jokatuko dituzte, hiru kategoriatan. Goiko plazan jokatzekoak dira, baina eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrotan egingo dituzte. Eskubaloizaleentzat izango da bigarren proposamena. Munttarpe eta Egiaren arteko lagunarteko partidak jokatuko dituzte Bekoerrota kiroldegian. 18:00etan, emakumeen partida izango da, eta 20:00etan hasiko da gizonena.
  3. Umeentzako ekitaldiak. Asteburuan ere ez dira aspertuko haurrak santakrutzetan, eta hainbat aukera izango dute ondo pasatzeko. Batetik, erraldoi eta buruhandiak egunero irtengo dira, Munttar txistulari elkarteak lagunduta. Gaur, 19:00etan abiatuko dira Bekoerrotatik; bihar, ordu berean, Karlos Saldise plazatik, eta etzi, 19:30ean, Bekoerrotatik. Horrez gain, puzgarriak jarriko dituzte, bihar, Lopene plazan (11:00etatik eta 17:00etatik aurrera). Euria eginez gero, Bekorretara eramango dituzte. Azkenik, poni eta zezentxoak ikusteko aukera izango dute etzi, 16:30ean, Gurutze Santuaren plazan.
  4. Kontzertuak. Musika ez da tabernetan bakarrik entzungo egunotan, eta kalean zuzenean taldeak ikusteko aukera izango da. Gaur, bi kontzertu eskainiko dituzte. 20:00etan, Funkdamental taldea izango da Gurutze Santuaren plazan, eta 00:00etan Elektro Txufla elektrotxarangak parranda giroa zabalduko du kaleetan, Karlos Saldise plazatik abiatuta. Hor ez da amaituko festa, eta 02:00etatik aurrera, musika gehiago izango da Saldise plazan bertan. Bihar, berriz, Skasti Zarauzko taldeak jarriko ditu dantzan Karlos Saldise plazara inguratzen direnak, 23:00etatik aurrera. Etzi, azkenik, Lezoko Udal Musika Bandak kontzertua emango du, 21:45ean, Gurutze Santuaren plazan.
  5. Marmitako txapelketa. Ostiral gaua modu duinean amaitu dutenek biharko eguna hasteko marmitako txapelketa izango dute Saldise plazan, 11:00etan. Hamabi bikote ariko dira lehian hegaluze lapiko goxoena prestatzen. Ondoren, 14:30ean, bazkaldu egingo dute plazan bertan. Bikote bakoitzak 20-25 lagunentzako eltzea prestatuko du, eta guztira, 250 inguru laguntzentzako tokia izango da. Txartelak Aiton Bordan, Ixkulin elkartean edo egunean bertan erosi ahal izango dira 15 euroan. Edonola ere, norbaitek marmitako txapelketan parte hartzeko asmoa badu, antolatzaileekin jarri beharko du harremanetan, 609 52 19 84 telefono zenbakira deituta. Irabazleek saria izango dute: Lezoko jatetxe batean bi pertsonentzako bazkari edo afaria.
  6. Kantujira eta mutxikoak. Lezoko jaietan ezin dira falta bi elementu horiek. Hala, bihar, 12:00etan, Muxiko Eguna hasiko da, Karlos Saldise plazatik abiatuta, eta kalez kale joango dira dantzan. Arratsaldean ere egingo dute desfilea, 17:00etatik aurrera. Horrez gain, 19:00etan, Ingurutxo dantza egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Dantzak iluntzean ere jarraituko du, Erdizka Lauetan taldearen erromeriarekin, 20:00etan, Gurutze Santuaren plazan. Kantu jira ere bihar izango da, 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuta.
  7. Inude eta artzainak. Tradizio bihurtu da inude eta artzainen desfilea santakrutzetan. Etzi abiatuko da, 12:00etan, Lopene plazatik, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu.
  8. Kale antzerkia. Antzerkiari ere egingo diote tartea, etzi. Trapu Zaharrak Ongi etorri Findemundo lana eskainiko du, 19:30etik aurrera, Gurutze Santuaren plazan. Munduaren amaiera delakoan, estralurtarren ontzien bila abiatuko dira protagonistak.
Santakrutzak 2016

Ume bat lokotxetan, Euskal Herria plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.