Jende asko hurbildu dela Koldo Mitxelena plazan EAJk duen hauteskunde bulegora esan dute jeltzaleek.
EAJren hauteskunde bulegoa.
Jende asko hurbildu dela Koldo Mitxelena plazan EAJk duen hauteskunde bulegora, eta hilaren 23a arte oraindik ere aukera izango dutela zalantzak argitzeko esan du Elixabet Muruak, Errenteriako EAJren Uri Buru Batzarraren lehendakariak: “Egun hauetan ikusi dugu errenteriarrek argi dutela gure hauteskunde nagusiak diren hauek duten garrantzia, eta posta bidezko botoa egiteko laguntza bila edo beren ikuspegia gurekin partekatzera gerturatu da pertsona ugari”.
Bulegoa, astelehenentik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara zabalik izango dute hilaren 23a bitartean.