Eraldaketa Feministarako Eskola zortzi ikastarorekin dator. Eztabaidarako txokoa berritasuna izango da aurten.
Iazko eskolen aurkezpena.
Emakumeen Ahalduntzerako Eskolak ikasturte berria hasiko dute. Horren barruan, Eraldaketa Feministarako Eskola hirugarren ikasturtez jarriko dute martxan, eta zortzi ikastarorekin dator. Errenteriako Udalak eta Garaipen elkarteak antolatutako ikastaroetan 142 emakumeek parte hartu zuten iaz. Neska gazteentzako rap feminista, Arte anitzetako jabetze tresnak, Munduko emakumeen literatura, Emakumeak eta Osasuna, Sexualitateak ez du adinik: afektibitate erlazioak heldutasunean, Adimen emozionala eta ahalduntzea, Indarkeria ikusezinari aurre egiten: osasuna sendotzeko baliabideak, eta Autodefentsa feminista dira antoaltutako ikasturte berrirako ikastaroak.
Horiekin batera, bi topagune ere egingo dituzte: Emakume zaintzaileentzako bata; eta kultura anitzetako emakumeen elkargune multikulturala, bestea.
Eztabaidarako txokoa, berritasuna
Berritasun bezala, Eztabaidarako Txokoa jarriko dute martxan. Hilabetean behin egingo dute, larunbat goiz batean. Gai baten gainean elkartu eta erreflexionatzeko sortutako espazioa da.
Eskola martxan jartzeko aurkezpen jardunaldia antolatu dute. Guatemalako Rebeka Lane raperak hitzaldia eta kontzertua emango ditu. Ikastaro guztiak doakoak direla eta izena emateko epea hilaren 26an (astelehena) zabalduko dutela esan dute antolatzaileek. Izena ematea
posta elektronikoz edo telefonoz egin daiteke, 943 44 95 76 telefono zenbakira deituta.
Emakume taldeetan ere, ikastaroak
Bestalde, 11 auzoetako emakume elkarteeek 100 ekintzatik gora proposatu dituzte ikasturte berrirako.Iaz 1385 emakumek hartu zuten parte horietan eta aurten kopuru beretan mugitzea espero dute. Jarduera horietan izena emateko, auzo elkarteetara jo beharko dute interesdunek hilaren 20, 21, eta 22an 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu.
Programazio guztia,
hemen kontsulta daiteke.