Donibanen eta San Pedron daude Gaztelekuak, eta ostiraletan eta larunbatetan irekitzen dituzte, ikasturtea bitartean.
Nerabeak, Donibaneko Gaztelekuan, karaokean
Gazteak elkartzeko toki bat. Horixe dira, guztiaren gainetik, Gaztelekuak. Lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin gelditzeko tokia. Gaztelekuetan, gazteek hezitzaileak dituzte bide lagun, baina haien esku geratzen da kasu gehienetan plangintzaren definizioa.
Haien adinari egokitutako material eskaintza oparoa eskura dute gazteek Gaztelekuetan: mahai eta estrategia jolasak, internet, futbolinak, kontsolak, baita komikiak, liburuak eta aldizkariak ere. Musika entzun, filmak ikusi… Ikastaroei buruzko informazioa ere eman ohi diete, eta gazteen interesekoak diren gaiei buruzko monografikoak egin ohi dituzte. Horrez gain, aparteko jarduerak ere antolatuko ohi dituzte, irteerak kasu.
Ostiraletan eta larunbatetan zabaltzen dituzte Gaztelekuak, 17:00etatik 21:00etara. Hala ere, ordutegi hori aldatu egin daiteke etorkizunean, gazteen beharren arabera.
Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekua Gran Sol, 11. zenbakiko etxabean dago, eta hauxe da bertako telefono-zenbakia: 943-248198; Donibaneko Gaztelekua, berriz, J. J. Otaegi plazan dago, eta honako telefono zenbakia du: 943 517 290. Interesa duten gazteek aipatu lokaletara jo besterik ez dute, aurrez zehatutako ordutegian.