Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hirugarrenez, luxuzko Atlantikaldia

Atlantikaldiaren hirugarren ekitaldia indartsu dator, jaialdia egonkortzeko asmoz. Aurreko edizioetan bezala goi mailako musika eskaintza antolatu dute, eta horrekin batera hamaika ekintza publiko zabalari begira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/09/16
Hilaren 22tik 25era egingo dute Atlantikaldia.

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa.

Atlantikaldiak kultur topagune eta musika jaialdi bihurtuko du Errenteria-Orereta hirugarrenez. Hilaren 22tik 25era ospatuko den festak aniztasuna izango du ardatz, eta antolatuko dituzten jarduera guztiek izango dute anitzetik zerbait: hizkuntza, jatorria, estiloa, nahasketa, adina, eskaintza… Edizio hau «jaialdia egonkortzeko» asmoz datorrela esan dute antolatzaileek: «Urrats bat gehiago egitera goaz. Aurreko bi ekitaldiek Errenteria Atlantikoan kokatzeko balio izan digute, hirugarren ediziotik aurrera, mundu osora zabaltzeko asmoa daukagu». Irekiera ekitaldia hilaren 22an, 18:00etan, izango da Tosta Herrixkan, Zumardian. Aurrekoetan bezala, «herritarrek eta herritarrentzat» egindako jaialdia izaten jarraituko du Atlantikaldiak. Horren harira, eragile eta norbanakoen proposamenak jaso dituzte antolatzaileek egitaraua osatzeko. Jaialdiaren barruan erakusketek, gastronomiak, hitzaldiek, tailerrek, proiekzioek, dantzak eta literaturak ere izango dute tartea, baina musika emanaldiak izango dira zalantzarik gabe izarrak hirugarren aldi honetan ere. Luxuzko kartela Atlantikaldian «kontzertu esklusiboak» izango dira. Luxuzko kartela osatu dute horretarako, eta Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko duten agertoki nagusitik pasatuko dira Kepa Junkera eta Sorginak, Chet Nuneta (Frantzia), Tosta Banda eta Sophie Stephenson (Eskozia, Gales, Frisia, Irlanda, Kornualles, Galiza, Euskal Herria), Goran Bregovic (Bosnia eta Herzegovina), Terrakota (Portugal) Bad Sound System, eta Chambao (Andaluzia). Kontzertuak doan dira. Musika arloan aniztasuna bilatu badute, beste hainbeste egin dute gastronomiarekin. Pintxo ibilbidea antolatu dute hamalau tabernak, eta Atlantikaldiko menuak emango dituzte herriko lau jatetxetan. Sei elkarte gastronomikok Sukaldian gastronomia tailerra  egingo dute hilaren 24an, larunbata, eta herrailde ezberdinetako gastronomia dastatzeko aukera izango da bertan. Musika emanaldiak
  • Osteguna, 22. Craobh Abhainn, Tosta Eszenan, 19:15ean; Kepa Junkera eta Sorginak & Chet Nuneta, Agirre Lehendakariaren plazan, 20:00etan.
  • Ostirala, 23. Boujalal, Tosta Eszenan, 18:30ean; Tosta Banda & Sophie Stephenson, Agirre Lehendakariaren plazan, 20:00etan; Basquextrem, Tosta Eszenan, 21:30ean; Goran Bregovic, Agirre Lehendakariaren plazan, 22:30ean.
  • Larunbata, 24. Ó Fearghail Brothers, Xabier Olaskoaga plazan, 12:00etan; Marit & Rona, Tosta Herrixkan, 13:00etan; Bec&Jen, Tosta Eszenan, 13:30ean; Eskusoinu bidaiaria, Foru plazan, 17:00etan; GWilym Bowen Rhys & Elidyr Glyn, Tosta Eszenan, 19:15ean; Terrakota & Band Sound System, Agirre Lehendakariaren plazan, 20:00etan; Iker Lauroba, Tosta Eszenan, 21:30ean; Chambao, Agirre Lehendakariaren plazan, 22:30ean.
  • Igandea, 25. Marit & Pa, Tosta Herrixkan, 11:00etan; Monica de Nut & Luis Martins, Tosta Herrixkan, 11:45ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.