enboraldi oso txukuna osatu dute arrosek.

San Juango Endika Perezek irabazi du aurtengoan ere patroi onenaren saria.
Orain bai. Bukatu da arraun denboraldia. Urdaibai nagusitu da, eta Hondarribiak, denboraldi hasieran garaitezina zirudien arren, bigarren tokiarekin konformatu behar izan du.
Asteburuko bi estropadak irabazita berretsi dute bizkaitarrek beren nagusitasuna. San Juan hirugarren izan zen larunbatean Bermeon, Hondarribiarekin kasik parekatuta. Atzo, berriz, zazpigarrenak izan ziren arrosak Portugaleten.
Koxtapek laugarren postuan bukatu du denboraldia, eta bandera bat irabazi du. Horrez gain, Endika Perezek patroi onenaren saria eskuratu du beste behin. Pozik daude klubean emaitzekin, denboraldi hasieran ezarritako helburuak lortuta.
San Pedro, berriz, makalago ibili da aurten. Hamargarren postuan bukatu dute
Libia ontzikoek aurtengo liga.