Errenteriako Udal Kiroldegietan izen emateko kanpaina eta eskaintza bereziak abiatu dituzte. Herritarrak kirolera gerturatzeko asmoz, izen emateetan merkealdiak, ekintzak probatzeko aukera... eskaini dituzte.
Galtzalaborda eta Fanderiako Udal Kiroldegietan izen emateko kanpaina abiatu dute. Aukera bereziak “herritarrak aktibatzeko asmoz”.
Irailaren 15etik urriaren 16ra bitarte alta ematen dutenek %50eko deskontua izango dute matrikulazioan: igerilekuan zein harpidetza orokorrean. Epe horretan ere,
Kirolkide Ekintza barneko jardueretan alta doan eman ahal izango da eta, harpidedun ohi zein berriek, euro bat gehiago ordainduta, Kirolkidek eskainitako ekintzak astebetez doan probatu ahal izango dituzte.
Era berean, urrian hasiko diren ekintzetan izena orain ematen duenak irailean doan probatu ahal izango ditu.
Fanderiako Udal Kiroldegia