Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Landarbasok Kontari aurkeztu du, "istorioak kantatuz kontatzeko"

9 eta 13 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako proiektua da.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta
2016/09/20
Kontari

Maddalen Dorronsoro eta Iñaki Tolaretxipi, Kontari proiektuaren aurkezpenean

Landarbaso abesbatza erabateko saioan da. XXV. urteurrenaren ospakizun eta ospakizun artean proiektu berritzaileak lantzeko tartea ere bilatu dte koroko kideek. Kontari proiektua aurkeztu dute gaur goizean abesbatzako zuzendari Iñaki Tolaretxipik eta Maddalen Dorronsorok –Kontari zuzenduko du azken honek–, Foruen Plazan. Azaldu dutenez 9 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektu berritzailea da, hezitzailea, “istorioak kantatuz kontatzeko” helburuz sortua. Dorronsorok zehaztu duenez, “proiektu transbertsala” izan nahi du Kontarik. “Ez da abesbatza bat izango” zehaztu dute, “Kontari ez delako soilik abestea izango”. Harago jo nahi dute, eta ahotsa ez ezik, gorputz adierazpena eta sormena landuko dituzte. Horretarako ipuin musikatuak baliatuko dituzte, haur eta gazteek beren ideiak, kezkak, sentipenak, beldurrak eta pozak kantuaren bidez adierazteko aukera izan dezaten. Mugimendua eta dantza ere landuko dituzte, Kontarin bilduko diren haur eta gazteekin “gorputz osoarekin” kontatu eta kantatuko dutelako. Azkenik, ahotsari bereziki erreparatuko diotela ohartarazi dute, ohitura osasuntsuak sustatuz, eta gaztetxo bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuz. Matrikulazioa Urrian hasiko du ibilbidea Kontarik. Izena ematen duten haur eta  gazteek astean behin edota astean bitan joateko aukera izango dute, astelehen, astearte edo ostegunetan, 17:40etik 18:45era. Hilean 15 euro ordaindu beharko dute astean behin joaten direnek, eta 20 euro astean bitan joatekotan. Hasierako matrikula ere ordaindu beharko dute. Eskolak Landarbasoren egoitzan emango dituzte, udal euskaltegiaren ondoko lokalean. Interesdunek larunbatean egingo duten entsegu irekian parte hartzeko aukera izango dute. Probatu nahi duten haur eta gazteek 11:00etatik aurrera entsegu batean parte hartzeko aukera izango dute, “urtean zehar egingo den lanaren zati bat dastatzeko aukera izan dezaten”. Era berean, haurren entsegua bukatuta, egindako lanaren gaineko azalpenak emango dizkiete gurasoei. Entsegura joateko asmoa dutenei aurrez mezu bidez izena emateko eskatu die Landarbasok. Aurkezpena Landarbasok azaroaren 19an du XXV. urteurrenaren kontzertua. Urte hauetan guztietan Landarbasoko kide izan direnek parte hartuko dute ospakizunean, eta egun horretan bertan aurkeztuko dute Kontari, izena ematen duten haur eta gazteak protagonista. Informazio gehiagorako Kontariren posta helbidera mezua bidaltzeko aukera dago.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.